"GAZTEZULO" BIDEO LEHIAKETA

publicado a la‎(s)‎ 2 oct. 2015 8:48 por Komunikazioa Aita Larramendi Ikastola   [ actualizado el 2 oct. 2015 9:39 ]
Sormenaren harra barruan darabilzu? Istorioak irudi bidez kontatzea duzu gustuko?
Buruari eta bihotzari eragin, eta zuk aukeratutako gaiarekin errodatu bideo laburra.

LEHIAKETAREN OINARRIAK
  • Parte-hartzaileak: 16 urtetik gorako gazteak. 
  • Gaia: Erabat librea izango da. 
  • Iraupena: Gutxienez minutu 1 eta gehienez 3 minutu (kredituak barne). 
  • Epea: Bideoak urriaren 6tik azaroaren 10era bitarte aurkeztu behar dira. 
Sari potoloak dituzu zain! Ea ba! Jarri martxan, zure berri izan nahi dugu!

Xehetasun guztiak, HEMEN