EUROPAKO 58 IKASLE, IKASTOLAN

publicado a la‎(s)‎ 14 may. 2015 12:07 por Komunikazioa Aita Larramendi Ikastola   [ actualizado el 14 may. 2015 12:07 ]
2015eko maiatzaren 18tik 22ra Europako 7 herrialdetako ikasleak Andoainen izango ditugu 2013-2015 Comenius proiektuari bukaera emateko. Guztira 58 ikasle datoz gure Ikastolara eta ikasleen familien etxeetan hartuko dute ostatu. Irakasleei dagokienez, berriz, 21 irakasle etorriko dira.

Lehendik gure Ikastolako DBH 3. mailako ikasleak 2014an Hungarian eta aurtengo martxoan Belgikan egonak dira proiektuan parte hartzen, eta oraingoan gure Ikastolari egokitu zaio topaketa prestatzea. 

Egonaldian zehar Andoain eta inguruak ezagutzeko parada izango dute ikasleek. Besteak beste, Donostia, Getaria eta Zumaia bisitatuko dituzte. Andoaingo udaletxean ongi-etorri ekitaldia ere egingo zaie (ikus egitaraua). Horrez gain, euren proiektuen aurkezpenak ere egingo dituzte. 

COMENIUS programa Europako Batasunak bultzatzen duen Etengabeko Ikaskuntzako Programa bat da. Programak ezagutzaren gizarte aurreratu bat sortzeko laguntza eman nahi du, helburu nagusia parte hartzen duten herrialde europarretako ikastetxe ezberdinen arteko elkartrukea, lankidetza eta mugikortasuna erraztea eta Europako ikastetxeen arteko harremanak bultzatzea delarik.

Hona, prestatu dugun EGITARAUA:

ASTELEHENA,
MAIATZAK 18
ASTEARTEA, 
MAIATZAK 19
ASTEAZKENA, 
MAIATZAK 20
OSTEGUNA, 
MAIATZAK 21
OSTIRALA,
MAIATZAK 22





IRITSIERA 
EGUNA
8.30 Ikastolan elkartu.
9.00 Ongietorria ikastolan. Ikastola eta Andoain ezagutu
10.30 Udaletxean harrera.
11.00 Zumaiara egun-pasa. 45 minutuko ibilaldia Flysch-a bisitatzen.
13.00 Getariara autobusa . Getarian denbora librea bazkaltzeko
16.00 Autobusa Andoainera.
16.30 Borda Berrira iritsiera
8.30 Ikastolan elkartu. “Multilingual activity”
10.30 Autobusa Donostira. Funikularrean Igeldora igo, Haizearen orrazia bisitatu eta Kontxatik barrena Alde Zaharreraino. Bazkaltzeko denbora librea.
15.30 Aquariumera bisita.
17.00 Autobusa Andoainera.
17.30 Borda Berrira iritsiera.
8.30 Ikastolan elkartu. Proiektuak: “mouse trap” eta “solar racer” lasterketak.
9.30 Herri kirolak.
10.45 Pintxo tailerra. Bazkaria: egindako pintxoen dastaketa.
15.00 Basteron dantza/bideo erakusketa eta “Saving energy at home” posterren erakusketa.
17.00 Basteron familiekin elkartu.





IRTEERA 
EGUNA