ESKOLA-ELKARTRUKEA BELGIKAKO IKASLEEKIN

publicado a la‎(s)‎ 8 oct. 2015 12:14 por Komunikazioa Aita Larramendi Ikastola   [ actualizado el 8 oct. 2015 12:33 ]
Ikastolan antolatzen dugun elkartrukea dela eta, Belgikako Mechelen herriko 30 ikasle ikastolan izango ditugu urriaren 13tik urriaren 20ra. Ikasle hauek ekintza ezberdinak burutuko dituzte gure ikastolako batxilergoko lehen mailako ikasleekin. Ekintza hauek, programan ikus daitezke. 

Belgikako ikasle hauek, gure ikasleen etxeetan hartuko dute ostatu; honela, gure herriko ohiturak eta bizimodua ezagutuko dituzte. Proiektu aberasgarria izango delakoan gaude.

IKUS EGITARAUA, HEMEN