EGUNGO ZIENTZILARIEN BIZIPENAK EZAGUTZEN

publicado a la‎(s)‎ 27 oct. 2015 13:16 por Komunikazioa Aita Larramendi Ikastola   [ actualizado el 27 oct. 2015 13:17 ]
Urriaren 26an, Batxilergoko 1. mailako ikasleek "Bizitza Zientifikoak - 5. Topaketa"deituriko ekitaldian parte harzteko aukera paregabea izan zuten. Aipatu ekitaldia, Eureka Museoak antolatutatu zuen.

Bertan, lehenik eta behin, 9 ikerlariren bizitza eta haien ikerketa munduari buruzko aurkezpen laburrak entzun zituzten. Jarraian, hamaitekako osasungarri bat jaso ondoren, 40 ikerlarik posterretan aurkeztutako informazioa irakurri eta hainbat galdera egin zizkieten, ikasleek: ikerlarien bizimoduari buruz, ikasketak, bidaiak...eta abar. 

Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat, bisita eta esperientzi egokia izan zen, etorkizunari buruz gogoeta egiten laguntzeko interesgarria benetan!.