DBH 3 eta 4ko IKASLEEK "AZKEN TRENA TREBLINKARA" ANTZEZLANEAN

publicado a la‎(s)‎ 6 oct. 2016 11:02 por Komunikazioa Aita Larramendi Ikastola   [ actualizado el 6 oct. 2016 11:03 ]
Gure ikasleek bertan parte hartzeko aukera izan dute, bakoitza aretoan ipinitako 200 ohe-litera batean egon baita

Gaur goizean, hilak 06, DBH 3 eta 4ko ikasle eta tutoreak azken trena Treblinkara antzezlana ikustera joan dira Larratxoko kultur etxera. 

Datozen emanaldietarako sarrerak agortuak dituen ikuskizun berezi honek Janusz Korczaki poloniarraren eta 200 ume judutarren istorioa kontatzen du. Izan ere, mediku, pedagogo eta idazlea izandako gizon hau haur horien buru izan zen Varsioviako umezurztegi batean. Bertan, umeekin elkarlanean, euren bizilekuarentzako araudi eta lege propioak sortu zituen. 

Zoritxarrez, 1942ko abuztuaren 5ean, naziek Treblinkako kontzentrazio-esparrura eramango zituen trena hartzera behartu zituzten umeak. Korczakik eta bere laguntzaileak umeak bakarrik ez uzteko erabakia hartu eta haiekin batera gas-kamara batean hil zituzten 1942ko uda hartan.


Hala ere, antzezlan hau ez da nolanahikoa izan. Gure ikasleek bertan parte hartzeko aukera izan dute, bakoitza aretoan ipinitako 200 ohe-litera batean egon baita. Horrela, umezurtz haien azalean jarrita, umezurztegiaren barne-antolamenduan parte hartu dute, epaiketa baten lekuko izan dira eta ume horien beldur eta alaitasunak bizitzeko aukera ere izan dute.