BATXILERGO 2. MAILAKO IKASLEAK, VIANAN

publicado a la‎(s)‎ 18 oct. 2016 12:39 por Komunikazioa Aita Larramendi Ikastola   [ actualizado el 18 oct. 2016 12:39 ]
Atzoko eguna Vianan pasa zuten batxilergoko 2.mailako ikasle eta irakasleek, ikastolatik urrun. Denak igandean Nafarroa Oinez ospatutako herrira hurbildu ziren garbiketa lanetan laguntzeko asmoz. 

Goizean goiz abiatu ziren - 6:30ean, alegia - Andoaingo udaletxeak jarritako autobusean eta han Lizarrako eta La Salle-Berrozpeko ikasle zein irakasleekin aritu ziren jo eta ke lanean. Iritsitakoan, taldeak antolatu eta bakoitzari zonalde bat egokitu zitzaion non aurreko egun luzean zehar lurrera botatako plastikoa jaso beharra zegoen, batik bat. 

Leher eginda bukatu zutela esan digute, baina pozik, bertan izandako harrerarekin. Izan ere, Erentzun ikastolako arduradunek bokata bana, sagarra eta jogurta eman zieten indarberritzeko. Arratsaldeko 5etarako Andoainen zeuden. Siesta galanta egingo zuten! 

Hona hemen atzoko egunaren erakusgai den erreportaje fotografiko bikaina: KLIK HEMEN