AGENDA 21: HERRI JASANGARRIA

publicado a la‎(s)‎ 9 dic. 2015 2:50 por Komunikazioa Aita Larramendi Ikastola   [ actualizado el 9 dic. 2015 2:50 ]
"Herri jasangarria" dugu, Eskola Agenda 21en barruan, aurtengo gaia. Gaia oso zabala da eta ikuspuntu desberdinak lantzeko aukera emango digu. Gainera, aurreko urteetan landutako gaiak integratzeko aukera izango dugu, hala nola, mugikortasun jasangarria, elikadura jasangarria eta biodibertsitatea. Andoain herriaren antolaketa espaziala eta horren zergatia aztertzea interesgarria da eta baita nolako eboluzioa izan duen herriak azken urteetan ere.

Urtero bezala, zenbait ekintza burutuko ditugu gai hau ardatz hartuta, ingurumen hezkuntzaren barnean. Ekintza hauek burutzeko ikasle ordezkariekin eta irakasleekin ingurumen batzordea osatu dugu. Jarraian aurtengo ikasle ordezkari batzuk ageri dira:

Lehen Hezkuntza
  • 3. maila : Mara Seco, Alaitz Artola, Malen Ariztimuño
  • 4. maila : Iraitz Guisado, Noa Alvarez, Unai Ulanga,
  • 5. maila : Irati Caballero, Julen Gaztañaga, Urko Otamendi
  • 6. maila : Andoni Alonso, Lide Bengoetxea, Xabier Ucin

















DBH

  • 1. maila : Aitor de Agueda, June Igerategi, Beñat Huizi
  • 2. maila : Nora Blasco, Mirari Ucin
  • 3. maila : Iker Suarez, Ander Dieguez
  • 4. maila : Ainhoa Manterola, Maider Callejón
Aurtengo gaia lau fasetan gauzatuko dugu:

1. SENTSIBILIZAZIO FASEA


Hauek dira, burutuko diren jarduera nagusiak:
  • Bazkardo: kartelak egin dituzte ikastolako patioa txukun mantentzeko oharrekin.
  • LH Txistoki: gaiaren aurkezpena egin zaie. Ikus aurkezpena
  • DBH: gaiaren aurkezpena egin zaie. Ikus aurkezpena
  • Gelako ingurumen ordezkariak aukeratu LH eta DBH.
2. DIAGNOSTIKO-FASEA

Ikastolako ikasleek gaiari buruzko diagnostiko bat egingo dute zenbait galdetetgi erantzun eta datuak bilduz.

3. EKINTZA PLANA

Diagnostikotik ondorioztaturiko emaitzekin ekintza plan bat gauzatuko da.

4. KOMUNIKAZIOA FASEA

Egindako jarduerak komunikatuko dira ikastolako web-orriaren eta "Ikastolako Berriak" aldizkariaren bitartez.

Aipaturiko faseez gain, beste zenbait ekintza ere burutuko dira ikasturtean zehar:
  • Zuhaitzaren eguna ospatuko dugu.
  • Herri mailako jarduerak egingo dira.
  • Ordezkariak, irakasle arduradunekin udaletxera joango dira Udal foroan urteko lanaren aurkezpena egiteko.
  • 2. eskuko azokan parte hartuko dugu.
  • Liburu salerosketa gauzatzen lagunduko dugu.
  • IRAES sarean parte hartuko dugu.
IRAES sare hau Eskola Jasangarriaren bandera duten ikastetxeen sareak osatzen du eta hainbat jarduera burutzen dira bere baitan.

 

IRAES blogaren helbidea honakoa da:

http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/



Jarrai gaitzazu... 



Aita Larramendi Ikastola
Txistoki Pasealekua
20140 - Andoain (Gipuzkoa)
Tf.   943 593 525
Fax 943 590 390
andoain@ikastola.eus
Facebook
Facebook
Twitter
Twitter

Picasa
Picassa
YouTube
Youtube
RSS
RSS jarioa