"ELURRA" - IRAKURMENA

Datorren testua irakurri. Ondoren, galderei erantzun.

ELURRA

ElurraMendillorri auzoa txuri-txuri geratu zen, urtarrilaren 24an, asteazkena, elurra bota zuen eta. Mendillorri txuri-txuri geratu zen. Elurra espaloietan eta errepideetan. Autoek eta autobusek arazoak izan zituzten gure auzotik bai sartzeko, bai ateratzeko.

Mendigoiti ikastetxeko ikasleak, aldiz, beraien zamarrak, botak, txanoak eta eskularruak jantzita, ttipi-ttapa eskolara arazorik gabe ailegatu ziren.

Patioan, elurrak 10 cm-ko altuera lortu zuen. Hori ikusita, 3 urteko ikasle eta irakasleak patiora jolastera atera ziren eta elurrezko panpina polit bat egin zuten (argazkiak zintzilikatuak daude gure web gunean).

Jolas garaian 5. eta 6. mailakoak patiora atera ziren. 5 urtekoak ere atera ziren; Euskal Telebistako kamerak beraiek grabatzera etorri ziren.

Baina ez zen dena poza izan. Elurra errepidean zela-eta autobusak ikasleen bila ez ziren etorri eta bi ateraldi bertan behera geratu ziren. 3. mailakoak PLANETARIUMera joan gabe geratu ziren eta 4 urtekoak KILI-KILIra. Hala ere, esan beharra dago, dagoeneko talde hauen tutoreak telefonoz deika ari direla ateraldi hauetarako data berri batzuk lortzearren.

Mendinet Aldizkari digitala (egokituta)

  GALDERAK